Zehazki, hauek dira hautagaiek beharko lituzketen ezagutza eta ezaugarriak:
- Kudeaketan edota zuzendaritzan esperientzia nahikoa izatea.
- Komunikazio Taldearen kideekin batera kooperatibarentzat helburuak finkatu, exekutarazi eta jarraipena egiteko gaitasuna izatea.
- Administrazioekin eta sektoreko beste eragileekin harreman onak eta eraginkorrak izatea.
- Eskualdeko, herrialdeko, Euskal Herriko zein beste edozein administraziotako diru-laguntzen egitura ondo ezagutzea eta bide egokienak markatzeko gaitasuna izatea.
- Oro har, kooperatibaren norabidea zehazteko gaitasuna eta trebezia edukitzea.
Sortze-prozesuan dagoen eskualdeko komunikazio talde berria kudeatzaile bila dabil. 2014ko irailean hasi beharko litzateke lanean, baina egokia litzateke, posible balitz, aurrez egokitzapen-prozesu baten partaide izatea, taldearen baloreak, bazkideen izaera, funtzionamendua, urteko kudeaketa plana eta ezagutu beharreko guztiak ezagutu ditzan. Talde berriak kooperatiba izaera edukiko du. Horrenbestez, ondoko ezaugarriak bete beharko lituzkete hautagaiek: ekonomian, enpresen kudeaketan edo antzeko titulazio edo masterren bat edukitzea; euskara ondo menderatzea; eta, azkenik, autoa eta gida-baimena ezinbestekoak izango dira. Kontratua mugagabea izango litzateke, behin sei hilabeteko frogaldia gaindituta. Soldata, berriz, hautatuaren dohainen araberakoa eta berraztergarria helburuen lorpenen arabera. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik. Eskakizunak aurkezteko modua: norberaren curriculum vitae-a