Aktore ibilbidea nahiko sendotuta zeukala, Natalia Dicenta (Madril, 1962) musikaren munduan abiatu zen jazzaren eszenan 90eko hamarkadaren amaieran. Azken 14 urteetan eskaini dituen kontzertuak direla-eta, kritika espezializatuarengandik laudorioak jaso ditu.
Lehen lan diskografikoan, “Colours”, abeslariak erregistroen sorta zabala eskaintzen du, inspirazio iturriak erakusteko: swing, baladak, soula, bluesa, boleroak, rhythm&blues… Gershwin anaiengandik Lennon eta McCartneyrengana, Jerome Kernengandik Billy Joelengana, José Antonio Méndezengandik Lerner&Loewerengana.
“Colours” lanean askotariko errepertorioa dago, Vicente Borland piano-jotzaile eta konpositore panamarraren batuta jakintsuari eta dotoretasunari esker lotuta. Moldaketa bikainak sortzen ditu tema bakoitzaren unibertsoa erakusteko.
Talde Lehiaketa
Talde Lehiaketan, berriz, Massimax Project italiar-suediar hirukotea jardungo da. Taldea ipar Europako agertokietan hasi zen jotzen bandako piano-jotzailearen Simon Berggrenren konposizioak, betiere taldekide bakoitzaren musika interpretatzeko askatasuna errespetatuta.
Hirugarren Milurtekoa
Hirugarren Milurtekoa ataleko lehenengo saioan Juan Ortiz Qt.ariko da. Jazz klasikoaren eta abangoardistaren oinordekoa izanda, laukote honen helburu nagusia entzuleengan inpaktua eragitea da, soinu fresko eta berritzailearekin, hurrengo hauen eraginak dituela: Herbie Hancock, Esbojrn Svensson, Larry Young, Sly Stone, Stevie Wonder, Sonny Clark eta Uri Caine, besteak beste. Azkenik, eguneko musika eskaintza Natalia Dicenta amaitu ondoren Algortako The Piper’s Irish Pub tabernan izango de den jam saioaz borobilduko da. Horretan, Miguel Salvador Quartet jardungo da. Horrezaz gain, Satistegi kafetegian José Hornaren “Jazz for Two” argazki erakusketa ikus daiteke.