Sopelako Udalak .eus domeinua estreinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 1a, 19:02

Orain arte, udal webgunearen helbidea www.sopelana.net izan da, baina herriko izen ofiziala aldatu zenez urtarrilean, Udalak web orriaren helbidea aldatu behar zuen. Domeinurako aukera ezberdinak aztertu ostean, Sopelako Udalak .eus erabiltzea erabaki du. Izan ere, "abiatu berri den domeinu berri horrek sarean euskara eta euskal kultura bultzatzea du helburu", tokiko agintariek azaldu dutenez. Ekainaren 28an 92 erakundek (erakunde publiko, elkarte, enpresa, norbanako...) .eus domeinua erabiltzen hasteko aukera izan dute, hots, 92 erakunde aitzindariak dira. Sopelako Udala aitzindarietako bat izango da. "Bizkaiko udal bakarra", nabarmendu dute arduradun sopeloztarrek nabarmendu dutenez. Dena den, aipatu behar da, besteak beste, Getxoko Udalak .eus domeinua eskatuta daukala. "Hasiera batean, .eus domeinua aurre-erregistro egoeran dagoenez, www.sopela.eus helbidea www.sopelaudala.org helbidera berbideratuko da, baina Udalak modu ofizialean www.sopela.eus erabiliko du eta helbide horri emango dio lehentasuna agiri guztietan", azaldu dute Udaletik. Helbide zaharra ere horretara bideratuko da automatikoki. Argazkian, PuntuEus fundazioak egindako agerraldia, artxiboko irudian / © PuntuEus fundazioa.

.eus domeinua Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateaern Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.eus domeinuaren proiektuak 2007an eman zituen lehen urratsak eta 2008an PuntuEus Elkartea eratu zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatea egituratzeko helburuarekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun