Leioako Luis Bilbao Libano kalean hobekuntza lanak hasiko dira laster. Hori dela eta, uztaila eta abuztuan kale hori noranzko bakarrekoa izango da ibilgailuentzat, udal iturriek zabaldu dutenez. Aste honetatik aurrera Avanzadatik Udondoko bulebarrerako noranzkoa ebakita egongo da kale horretan. Beraz, noranzko hori hartzeko, ibilgailuek Sabino Arana kaletik joan beharko dute. Gauzak horrela, Bizkaibusen 2161 eta 3472 lineen geltokia beste bat izango da bi hilabete hauetan zehar: Sabino Arana kaleko 67 zenbakia (aterpeetan). Obra horiek irauten duten bitartean zenbait aparkaleku kenduko dira. "Beraz, auzokideei jakinarazten zaie ezin dutela denbora luzez kotxeak aparkatuta utzi, adibidez oporretan joatea kotxea bertan utzita", gaineratu dute udal leioaztarretik. Argazkian, Luis Bilbao Libano kalea / © Leioako Udala.