Indiara bideratu dute Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokan bildutako dirua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 1a, 20:17

Imanol Landa Getxoko alkateak Bigarren Eskuko Liburu Azokan bildutako diru kopurua, 11.990 euro, eman dizkio gaur eguerdian Taldeka Lagunduz gobernuz kanpoko erakundeari. Tokiko Liburutegi Zerbitzuak Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean antolatutako azoka duela 10 egun egin zuten eta bost jardunaldietan zehar izandako 14.000 libururen salmentatik lortu zen diru-kopurua. Liburuak herritarrek emandakoak ziren eta euro bateko gutxi gora beherako prezio sinbolikoan saldu ziren. Oraingoan ateratako dirua Taldeka Lagunduz elkarteak Indian aurrera eramaten ari den "dalit" kastako haurrak eta gazteak integratzeko eta hezteko proiekturako izango da. Argazkian, txekea emateko ekitaldian, Kepa Miñambres Lankidetzako Garapeneko zinegotzia, Koldo Iturbe Kultur Etxeko zinegotzi arduraduna, Andoni Basterretxea eta Iratxe Azumendi aipatutako entitateko ordezkariak eta udal teknikariak ere egon dira / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun