Igande honetan, uztailak 6, eguerdiko 12etan, akuatloia jokatuko dute Plentzian. EAEko txapelketa izango da modalitate horretan, antolatzaileek adierazi dutenez. Parte-hartzaileen muga 150 akuatletetan jarri dute. Proba,
Euskoman Triatloi Taldeak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatuko dute eta sprint distantzian lastertuko da. Horrenbestez, lehen oinezko lasterketak 2,5 kilometrotako ibilbidea izango du Gazteluondo parkean korrika egingo dutelarik. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro bateko igeriketa saioari aurre egin beharko diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5 kilometrotako oinezko lasterketa osotu beharko dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izango delarik. Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatuko dira, Plazatxoan, eta bertan materialaren azterketa egingo da. Argazkian, Plentziako akuatloia artxiboko irudian / © Euskoman.