Gaur, uztailak 2, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.518 ikaslek hasi dituzte Unibertsitatera sartzeko probak EHUn, ezohiko deialdian. Ohiko deialdian, 9.395 ikasle aurkeztu ziren, eta %98,11k gainditu zuen fase orokorra. Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, ostiralera arte, uztailak 4. Unibertsitatera sartzeko probak bi fase ditu: orokorra eta espezifikoa. Batxilergoko notaren eta fase orokorreko kalifikazioaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (%60 Batxilergoari dagokio eta %40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu baditu. Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase honek aukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Argazkian, hainbat gazte aztertzaileen azalpenei adi, artxiboko irudian / ©
Ikasle Abertzaleek (IA).