"Arrakala" dokumentala aurkeztuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 2a, 18:30

"Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?". Galdera horiei helduko diete ostegun honetan, uztailak 3, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean izango den ekitaldian. Hitzordua 18:30ean jarri dute. "Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua jarri dugu martxan", adierazi dute sustatzaileek. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboa eta Bilgune Feminista elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara sortutako dokumentala aurkeztuko dute. "Arrakala, zirrikitu bat haitzean" dokumentala ikusi ondoren, tailertxo laburra egingo dute. Argazkian, Arrakala proiektuaren partaide batzuk / © Arrakala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun