Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak gaineratu duenez, "erakargarritasun handiko" nazioarteko ekitaldi bat izango da, jende asko mugitzen duena, eta Getxo "skate munduaren erdigunean" jarriko duena. "Beraz, bertako ekonomiarako oso ondo etor daitekeela uste dugu", esan du.
Getxoren hautaketa duela bi urte baino gehiago hasi zen eratzen, bertako skater taldeak La Kanteraren 25. urteurrena ospatu zuenean, nazioarteko proba bat antolatzeak kirolean eta udalerrian bertan interesa piztuko lukeela uste baitzuten. Ideia gauzatu zen Chad Ford australiarra eta Kako bera eta Alain Goikoetxea elkartu zirenean, bata txapelketako arduradun nagusia eta Arrigunagako pista oso ondo ezagutzen duena, eta beste biak nazioartean sona handia duten patinatzaile getxoztarrak.
Australiarrak jakinarazi zien Europan egingo litzatekeen beste proba bat sartu nahi zutela zirkuituaren barnean, ordura arte hiru hiri sartzen ziren zirkuituan: Sidney, Wellington eta New York. Fordek berriro jo zuen Getxora udalerriak lehiaketa hartzeko baldintza guztiak betetzen zituela egiaztatzeko, eta Getxo Kirolak erakundeari Volcom Bowl-A-Rama irailean Arrigunagara ekartzeko proposamena berretsi zion.