Euskal Eskola Nazionala aldarrikatuko dute uztailaren 12an Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 2a, 19:51

Udan zehar herriz herri gure hezkuntza sistema propioaren aldeko dinamikak garatu eta martxan jartzeko konpromisoa hartu zuten aspaldi arlo horretako eskualdeko eragileek. "Datozen bi ikasturteetan Lomce edota EU2015 hezkuntza erreformen aplikazioari ezezkoa eman eta gure herrirako hezkuntza eredu propioa aldarrikatu eta eraikitzen hastea ezinbestekoa izango dugula ulertzen dugu", adierazi du prentsa ohar bidez Uribe Kostako IAk. Bide horretan, "euskal ikasleok indarrak batu eta Uribe Kostan ere kolektibo gisa jarduteko aukera" izango dute uztailaren 12an (larunbata) 18:00etan Sopelako udaletxe plazatik aterako den manifestazioan. "Bertan, urte luzez aldarrikatuko dugun Euskal Eskola Nazionalaren beharra berriro ere kaleratu eta Euskal Herrirako hezkuntza sistema propioa eraikitzen hasteko hautua hartzeko gonbitea luzatuko diogu ikasle orori", amaitu dute ikasle abertzaleek. Argazkian, eskualde mailako ikasle mobilizazioa Algortan barrena, artxiboko irudian.

Deialdiaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun