Enpresa, saltoki eta profesionalentzako diru-laguntzak
Horretarako 174.000 euro aurreikusi dira eta kontratuak 2014ko azaroaren 30era arteko egin beharko dira, 6 hilabeteko edo iraupen luzeagoarekin eta 2015eko otsailaren 28rako 3 hilabeteko edo iraupen luzeagoarekin.
Itzuli beharrik gabeko laguntza 3.000 eurokoa izango da gutxienez 3 hilabeteko edo gehiagoko kontratuetarako lanaldi osoan, eta 4.500 euroraino igoko da kolektibo berezietako pertsonak kontratatzen badira (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak, lehen enplegua duten 35 urtez azpiko pertsonak edota Lanbiden gutxienez 12 hilabetez izena emanda egon diren pertsonak kontratatu aurreko 18 hilabetetan).
Lanaldi osorako gutxienez 6 hilabeteko edo gehiagoko kontratuetarako 6.000 euroko laguntza finkatzen da eta 9.000 euroraino igo ahalko da goian aipatutako kolektibo bereziak kontratatzen badira. Deialdi honetan gehienez ere 42 kontratu lagunduko dira diruz, 11 kontratu 6 hilabete edo gehiagokoak izango dira eta 31, 3 hilabete edo gehiagokoak.
Laguntza horietan interesa duten enpresei eskatuko zaie kontratazioak enpresaren plantillan gehikuntza garbia ekar dezan, kontratatutako pertsonak lanean hasi aurretiko 3 hilabeteetan enpresan zegoen batez besteko plantilla guztiaren aldean; gainera, kontratazioarekin lortutako plantillaren bolumen berria gutxienez eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa erabakitzen duen aldia amaitu arte mantentzea.
Gizarteratzeko enpresentzako diru-laguntzak
Deialdirako 75.000 euro zuzenduko dira, 2014ko azaroaren 30erako, 6 hilabeteko edo iraupen luzeagoko kontratuetarako (lan jardunaldi osoa).
Enpresa horiek langabezian edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak diren udalerriko pertsonak kontratatu beharko dituzte edo kolektibo zehatz batekoak direnak (35 urteko edo gutxiagoko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta gutxienez 6 hilabetez Lanbiden izena emanda dutenak kontratatu aurreko 18 hilabetetan, iraupen luzeko langabeak, gizarte-bazterketa arriskuan daudenak, desgaitasuna duten pertsonak, familia-erantzukizunak dituzten emakumeak edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak). Gainera, deialdi honetan, kontratazioak ez du ekarriko egiturazko zereginen zerbitzura dagoen pertsonala ordeztea eta toki-esparruan erabilera publiko edo interes sozialeko jarduera bat egiteko izan behar du.
Horretarako, kontratazioaren xede den proiektua zehaztu beharko da eta hark Getxoko Udalaren oniritzia jaso behar du eta korporazioak ezarritako esparruen barnean izan, esparru horiek honako hauek izanik: azpiegiturak berritzea, IKTak kudeaketa-sistemen hobekuntzari aplikatzea, ekonomia berdea eta merkataritza-ikerketa sustatzea. Itzulik beharrik gabeko laguntza 12.500 eurokoa izango da gehienez ere lanaldi osoko 6 hilabeteko edo gehiagoko kontratuetarako. Deialdi honetan 6 kontratu diruz lagunduko dira gehienez ere.