Kössler Ibérica enpresak utzitako tokian 250 etxebizitza egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 3a, 15:01

Astrabuduko Kössler Ibérica lantegiaren aurriak eraisteko lanak abian dira. Erandioko Udalak adierazi duenez, "etorkizuneko bizitegi-eremuak erabat aldatuko du auzoaren irudia, estetika abangoardistako urbanizazio bati esker". Eremuak 20.000 metro koadro inguruko azalera dauka, eta, bertan, 250 etxebizitza inguru eraikiko dira. Horietatik erdia baino gehiago babes ofizialekoak eta tasatuak izango dira, tokiko agintariek aipatu dutenez. Gainera, urbanizazioak 450 aparkaleku-plaza baino gehiago izango ditu, baita 1.700 metro koadrotik gorako espazioa ere; besteak beste merkataritzarako eta ostalaritzarako, eta lurpeko galeria txiki bat, eraikinen gainerako zatiaren azpian. Behin eraispen fasea amaituta, eta eraikuntza-lanak hasten ez diren bitartean, eremuan behin-behineko aparkaleku bat prestatuko dute 400 ibilgailu baino gehiagorentzat. "Horri esker, neurri handi batean, arindu egingo da Erandioko auzo populatu honek daukan arazi larrienetako bat, hau da, ibilgailuak aparkatzeko espazio falta", adierazi dute Udaletik. Argazkian, Kössler Ibérica enpresaren atzealdea zabortegia zela salatu zuen behin baino gehiagotan PSE-EEk / © Erandioko PSE-EE.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun