Getxon izan da Espainiako maratoi taldea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 3a, 15:33

Espainiako maratoi taldeak lau eguneko egonaldia egin du Getxo udalerrian, Zurichen (Suitza) abuztuaren erdialdera egingo den Europako Txapelketarako sei aste falta direla. Alessandra Aguilar, Azucena Díaz, Javier Guerra eta Ayad Lamdassen atletek osatzen dute taldea, eta Algortako Fadura kiroldegiko Goi Errendimenduko Zentroko mediku-zerbitzuekin batera lan egin dute prestakuntzaren azkeneko fasean zein egoera fisikotan dauden jakiteko, udal getxoztarreko iturriek zehaztu dutenez. Ibilbide luzeko taldearen hautesle espainiarra, José Ríos, oso pozik geratu da Getxoko egonaldiarekin, "bai instalazioengatik bai entrenamendu-baldintzengatik, Zurichen izango ditugunen oso antzekoak direlako". Argazkian, Espainiako maratoi taldeko kideak Faduran / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun