Sopelako Udalak lehenengo aldiz abiatu du EMAS ziurtagiria eskuratzeko prozesua. 2005ean Arriatera-Atxabiril hondartzan ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak eskuratu zituen, eta bederatzi urtez eskuratu izan du. Orain arte, Bakioko hondartzak bakarrik lortu du EMAS erregistroan parte hartzea Bizkaian.
Azken hiru urteotan Sopelako Udal Gobernuak hainbat ekimen abiatu ditu ingurumen politika indartzeko eta garapen jasangarria bultzatzeko asmoz. Horien artean jarri dituzte tokiko agintariek Urko paduraren berreskuratze-ekologikoa, apo lasterkariaren babesa, bidegorri-sarea handitzeko asmoa (Gatzarriñe kalean eta Atxabiribil kalean), argiteria aldaketarekin lortu den eraginkortasun energetikoa, SHK Sopelako Hondakinen Kontseiluak egindako lana, eta abar. EMAS ziurtagiriaren lorpena testuinguru horretan kokatu dute. "Sopelako Udal Gobernuak norabide horretan lanean jarraitzeko asmoa du hurrengo hilabeteetan: Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokorrean jasoko diren hirigintza planeamendu berriak, udalerrian egoera kaskarrean dauden beste inguru batzuk berreskuratzeko proiektuak...", azaldu dutenez.