Erandioko bi lantegietako 96 behargin kaleratu nahi ditu GES taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 3a, 20:28

Berria.info agerkari digitalak ELAren iturriak aipatuz zabaldu duenez, GES taldeko zuzendaritzak atzo eman zien sindikatuei lan erregulazio espedientearen berri Madrilen. Global Energy Services delakoak, Siemsa Industria eta Siemsa Control y Sistemas konpainiak biltzen ditu. Guztira 627 behargin kaleratu nahi ditu zuzendaritzak, eta horietako 96 Erandion dituen bi lantegietakoak dira. Txostenak, beraz, Asuako Siemsa Industriako 58 beharginei eta Enekuriko Global Energy Serviceseko 38 beharginei eragingo lieke. GES taldeak energia berriztagarriei lotutako erakuntza, muntaia eta mantenu zerbitzuak eskaintzen ditu. ELAk iragarri du gaurtik aurrera "beharrezkotzat jotzen diren presio neurriak" hartuko dituela Erandioko bi lantokietako "lanpostu guztiak" defendatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun