Zine beltzak hartuko du Plentzia gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 4a, 13:35

Mikrofilm Short Festival film laburren jaialdia izango da ostiral eta larunbatean Plentzian. Horrenbestez, bi egunetarako denetariko jarduerak prestatu dituzte: film laburren emanaldiak, musika eta hitzaldiak, besteak beste. Baita poker jokoa ere, Eliz plazan. Zinemaldiaren aurkezpena 22:20an egingo dute, gaur. Lehenago, musika saioak izango dira: hurrenez hurren, batukada eta Ilbet taldearen saio akustikoa. Filmen emanaldia eta antzerkia etorriko dira ostean, azken hori Maria Josefa Martín de la Hoz "Ajo" abeslari, olerkari, agitatzaile eta Madrileko underground kulturaren pertsonaia aipagarriaren eskutik. Bihar, 16:00etan emango diote hasiera programazioari. Ekimena 2011ko uztailaren 7an auto istripu batean zendu zen Alex Arana Etxebarria zinemazale plentziarraren omenez abiatu zuten iaz eta egundoko arrakasta bilakatu zen. Argazkia: © Mikrofilm Short Festival.

Egitaraua:

Uztailak 4, ostirala

20:00 Batukada.
21:45 Kontzertua: Ilbet acustic.
22:20 Aurkezpen jaia.
22:30 Film laburren proiekzioa.
23:55 Antzerkia: Ajo.
00:35 Videomapping (Mario Jimenez).
01:00 Kontzertua: Joseba Irazoki.

Uztailak 5, larunbata

16:00 Poker jokoa.
19:15 Hitzaldia: Toni Garzón.
20:15 Hitzaldia: Tucker Dávila.
21:15 Kontzertua: Vela Barru Experience.
22:20 Aurkezpen jaia.
22:30 Antzerkia: Ajo.
23:15 Film laburren emanaldia.
00:35 Sari banaketa.
01:05 Videomapping (Mario Jimenez).
01:30 Kontzertua: Yellow Big Machine.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun