Getxoko taldeko hautatzaileak David Movilla eta Miguel Ángel Roggero izango dira. Haiek jokalarien zerrenda osatzen ari dira eta bertan udalerriko klubetako ordezkaritza zabala izango da. Athleticentzat, berriz, taldeko berrikuntzak aurkezteko aukera izango da Austriara abiatu aurretik; Europako herrialde horretan bere prestaketarekin jarraituko du datorren denboraldiari begira.
Sarrerak aurretik eros daitezke
Sarrerak 10 euro balioko du eta 18 urtetik beherakoek doan sartu ahalko dira zelaira. Sarrerak aurrez erosteko sistema ezarri da eta honako leku hauetan eskuratu ahalko dira: Algortan, Fadura kiroldegiko bulegoetan, Kantxa Kirol Modan, Garai kafetegian, Barbarella Café-an eta Goikoa tabernan ; eta Itzubaltzeta / Romo-Areetan, Gobela kiroldegiko bulegoetan eta kafetegian zein Arenas Club, La Mona eta Galea tabernetan. Gainerako sarrerak partida jokatuko den arratsaldean bertan jarriko dira salgai zelaiko leihatiletan.