Metro Bilbaok konpromisoa hartu du garraio-sistema eraginkorra ematen jarraitzeko, jende asko mugituko dela aurreikusten den ekitaldietarako, batez ere. Horregatik, jaietako zerbitzua indartzen jarraituko du; bereziki abuztuan, Aste Nagusian.
BBK Live
Metro Bilbaok zerbitzu berezia martxan jarriko du BBK Live jaialdia dela-eta. Kontzertu kartel paregabea egongo da aurten ere Kobetamendin. Horretarako, uztailaren 10etik 11rako gauean, hau da, ostegunetik ostiralera, trenak 01:00etik 03:00etara bitartean ibiliko dira. Ostiral eta larunbatean, udan ohikoa denez, gau osoan ibiliko da.