Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikuspenean "zazpi urte murgilduta" eman ostean, orain horren
aurrerakinaren atarikoa aurkeztuta, "denbora galtzen ibili izana" leporatu dio
Getxoko PPk EAJren Udal Gobernuari. Hori dela eta, HAPOren berrikuspenaren gainean duen jarrera "argi eta garbi" adierazteko exijitu dio Marisa Arrue bozeramaile popularrak Imanol Landa alkateari. Besteak beste, ondokoak zehazteko eskatu dio PPk Getxoko Udalari: "udalerriko biztanleria handitzea aukeratuko duen, zer motatako etxebizitza nahi duen, urbanizatu ezin daitezkeen zonaldean nola kontrolatuko dituen, 8.000 etxebizitza altxatzea aurreikusten duen Lurralde Zati Planarekin (LZP) zer gertatuko den...". Arruek mahaigaineratu duenez, HAPOren aurrerakinaren atarikoa idatzi duen lantaldea geldirik dago orain, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak dagozkion txostenak plazaratu arte. Horri guzti horri "alkatearen amarru berria" deritzo zinegotzi popularrak, "gai honen inguruan bere jarrera argitu ez eta udal hauteskundeak igaro arte itxaroteko, gaiari heltzeko". Argazkian, Ibarbengoako metro geltokitik gertu egin du gaurko prentsaurrekoa Getxoko PPk / © Getxoko PP.