Zarautz nagusitu da Areetako estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 5a, 21:59

Zarauzko eskifaiak irabazi du Areetako XVII Bandera, TKE 2. ligarako lehenengo proba puntuagarria. Estropada, ohi bezala, Raspas arraun taldeak antolatu du TKErekin batera eta Abran jokatu da, Txurruka eta Arriluze kaien artean. Zarauzko Enbatak 20 minutu, 42 segundo eta 59 ehuneko behar izan ditu hiru miliako ibilbidea egiteko. Deustuarrak bi segundora lotu dira, lehenengo bi ziabogetan aurretik joan badira ere. Hondarribiako B taldea, berriz, hirugarren sailkatu da, 7 segundora. Eskualdeko traineruei dagokienez, guztiak gelditu dira podiumetik gertu. Arkote izan da hoberena derbyan, zarauztarrengandik 17 segundora. Bere atzean, hurrenez hurren, izan dira Getxo, Lutxana eta Raspas. Iaz ez bezala, aurten Areetakoek puntuak batu ahal izango dituzte, zigor guztiak amaituta. Bihar goizeko 11etan jokatuko da TKE 2. ligaren bigarren proba, Santurtziko Harrobia II Ikurrina, alegia. Argazkian, Zarauzko Enbata, artxiboko irudian / cc-by Miguel Angel Lobo.

Sailkapena

1. ZARAUTZ, 20:42,59, 15 puntu
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO, 20:45,35,14 puntu
3. HONDARRIBIA, 20:49,54, 13 puntu
4. ARKOTE-HELVETIA, 20:59,02, 12 puntu
5. GETXO, 21:24,37, 11 puntu
6. LUTXANA ARRAUN ELKARTEA, 21:40,71, 10 puntu
7. RASPAS, 21:51,21, 9 puntu
8. SANTURTZI, 21:51,66, 8 puntu
9. MUNDAKA, 21:54,47, 7 puntu
10. HIBAIKA, 21:57,02, 6 puntu
11. DONOSTIARRA B, 21:58,03, 5 puntu
12. BERMEO-SUMOIL, 22:10,34, 4 puntu
13. ZUMAIA B, 22:15,22, 3 puntu
14. CASTRO-IBERIA, 22:19,20, 2 puntu
15. COLINDRES, 23:16,11, 1 puntu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun