Gipuzkoarrak nagusi Plentziako Akuatloian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 6a, 18:43

Irati Mendia Garcia eta Jon Unanue Aierza Yepa Triatloi Klubeko kirolari gipuzkoarrak dira EAEko akuatloi txapeldun berriak, gaur goizean Plentzian irabazi ostean. Euskoman Triatloi Taldeak eta EAEko Triatloi Federazioak antolatutako proban 0:33:06ko denborarekin helmugaratu da Jon Unanue, Irati Mendiak 0:38:24 egin duela. Emakumezkoen eta gizonezkoen podiuma Irene Loizate Sarrionaindia (Mugarra triatloi taldea), Usoa Ostolaza Zabala (Zarautz triatloi elkartea), Roberto Flores Tabares eta Ramos Ugartek (Oñatiko tri taldea) osatu dituzte, hurrenez hurren. Taldeka, berriz, Durangoko Mugarra triatloi taldea izan da garaile emakumezkoetan eta Araba-Tri triatlon gasteiztar taldea gizonezkoetan. Argazkian, gaurko irabazleen podiuma / © Jon Alegria - Euskadiko Triatloi Federazioa.

Sprint distantzian burutu da gaurko proba. Horrenbestez, lehen oinezko lasterketak 2,5 kilometrotako ibilbidea izan du Gazteluondo parkean korrika egin dutelarik. Lehen trantsizioaren ondoren, akuatletek kilometro bateko igeriketa saioari aurre egin behar izan diote, Plentziako itsasadarrean joan-etorria eginez. Bigarren trantsizioaren ondoren, helmugara iritsi aurretik, proba amaitu aurretik beste 2,5 kilometrotako oinezko lasterketa osatu dute, ibilbidea lehen atalaren berdina izan delarik. Irteera, helmuga eta boxak, Jai-Alai frontoiaren aurrean kokatu dira,
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun