Santurtzin ere Zarauzko arraunlariek irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 6a, 20:00

Atzo Areetako XVII Banderan egin bezala, Zarauzko arraunlariek irabazi dute gaur goizean TKE 2. ligarako bigarren proba, Santurtziko Harrobia II Ikurrina, Abran jokatu dena. Zarauzko Enbatak 21 minutu, 08 segundo eta 77 ehuneko behar izan ditu hiru miliako ibilbidea egiteko. Atzoko egunean bezala, gaur ere Deustuko tomateroak bigarren izan dira, hamabi segundora lotu direla. Halere, hasieratik erritmo biziagoa markatu dute gipuzkoarrek. Hondarribiako B taldea, berriz ere, hirugarren sailkatu da, 14 segundora. Eskualdeko traineruei dagokienez, Getxo da atzean gelditu ez den bakarra, laugarren postua erdietsiz. Arkote, zazpigarren; Lutxana, bederatzigarren; eta Raspas, 13. izan dira eskualdeko beste ordezkariak. Bestalde, epaileek Bermeoko trainerua deskalifikatu dute, ez zegokion kaletik sartzeagatik. Hurrengo estropada datorren larunbatean izango da, Donostian, goizeko 11:30etik aurrera. Argazkian, Zarauzko Enbata, atzo, Areetako Banderan, ziaboga egiten / © Klausser - TKE.

Gaurko sailkapena

1. ZARAUTZ, 21:08,77, 15 puntu
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO, 21:20,40, 14 puntu
3. HONDARRIBIA, 21:22,85, 13 puntu
4. GETXO, 21:27,83, 12 puntu
5. HIBAIKA, 21:28,77, 11 puntu
6. MUNDAKA, 21:35,01, 10 puntu
7. ARKOTE-HELVETIA, 21:37,11, 9 puntu
8. ZUMAIA B, 21:40,38, 8 puntu
9. LUTXANA ARRAUN ELKARTEA, 21:46,29, 7 puntu
10. DONOSTIARRA B, 21:51,91, 6 puntu
11. CASTRO-IBERIA, 21:52,12, 5 puntu
12. SANTURTZI, 21:53,23, 4 puntu
13. RASPAS, 22:13,05, 3 puntu
14. COLINDRES, 22:36,23, 2 puntu
15. BERMEO-SUMOIL, 0 puntu

Sailkapen orokorra

1. ZARAUTZ, 30 puntu
2. DEUSTO-TECUNI-BILBAO, 28 puntu
3. HONDARRIBIA, 26 puntu
4. GETXO, 23 puntu
5. ARKOTE-HELVETIA, 21 puntu
6. HIBAIKA, 17 puntu
6. MUNDAKA, 17 puntu
6. LUTXANA ARRAUN ELKARTEA, 17 puntu
9. SANTURTZI, 12 puntu
9. RASPAS, 12 puntu
11. ZUMAIA B, 11 puntu
11. DONOSTIARRA B, 11 puntu
13. CASTRO-IBERIA, 7 puntu
14. BERMEO-SUMOIL, 4 puntu
15. COLINDRES, 3 puntu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun