Bigarren saria lortu duen Liya Grigoryan Trio 2012an sortu zen, Liya Grigoryan piano-jotzaile armeniarraren ekimenez. Azken horrek jazz ikasketak bost urte zituela hasi zituen eta hainbat musika-lehiaketetan parte hartu zuen. 2010ean jazz trebakuntza jarraitu zuen Amsterdamgo kontserbatorioan eta Europan kontzertuak eskaintzen jarraitu zuen. Italiako eta Alemaniako musikariekin Hirukotea osatuta, zenbait jazz ekitalditan parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen Padovako (Italia) Banden Lehiaketan. Azkenik, Publikoaren Sariaren irabazlea, Austria eta Hungariako Lukas Gabric Group laukotea da, New Yorkeko lokal garrantzitsuetan aritu dena. Hain zuzen ere, kideek bertan ezagutu zuten elkar 2013an. Ikuspegi artistikoaren oinarriak dira tradizioa sakon ezagutzea, eta berrikuntzarako eta interakziorako borondatea izatea.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute, gaurko kontzertua emateaz gain. Halaber, garaileek Hoeilaart-eko (Belgika), Ibizako, Palmako eta Elorrioko jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak horiekin duen lankidetza.-hitzarmena dela medio.
2014ko talde lehiaketaren emaitza
Epaimahaiaren Saria
1. Saria: YLATIV ALGO QUINTET (Errusia-Alemania)
2. Saria: LIYA GRIGORYAN TRIO (Armenia-Italia-Espainia)
Bakarlaririk onena: LUKAS GABRIC (Lukas Gabric Groupeko saxo-jotzailea)
Publikoaren saria
Irabazlea: LUKAS GABRIC GROUP (Austria-Hungaria)
Bakarlaririk onena: LUKAS GABRIC (Lukas Gabric Groupeko saxo-jotzailea)