Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako
Ertibil Bizkaia arte plastikoen erakusketa ibiltaria Leioan ikusgai izango da bihartik abuztuaren 3raino, udal iturriek zabaldu dutenez. Edizio honetara 141 obra aurkeztu dira, 35 urtetik beherako 104 artistak eginak. Espezialitate guztietan aurkeztu diren obren artean, 17 lan hautatu dira, Ertibil Bizkaia 2014 erakusketa eratzeko. Hona hemen 32. edizioan saria jaso duten artistak: María Azcona (Iruñea) “8848 metros” bere pintura obrarekin (akrilikoa mihise gainean), Kristina Losa (Gasteiz) “Concrete” obrarekin (ohial gainean akriliko eta transfer erabiliz), eta Oihana Torre (Bilbo) “49 kubo” obrarekin, 3 argazkiz osatutakoa. Ertibil Bizkaia Kultur Leioako erakusketa gelan ikusgai izango da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Argazkian, Josune Aristondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua irabazleekin / cc-by pintbbaa.