Plentziako historiari buruz arituko dira bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 7a, 13:18

Plentziako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak elkarrekin duten lankidetza hitzarmenaren baitan, 2008tik, urtero, Tokiko Historia Jardunaldiak antolatzen dituzte. Horien zazpigarren edizioa astearte eta asteazkenean izango da, uztailaren 8 eta 9an, eta “Uribe Kosta-Butroe aldeko gizartea, lana eta ekonomia" izango ditu hizpide. Goñi Portal kultur etxean izango dira, arratsaldez. Bost espezialistek eskainiko dituzte beste horrenbeste hitzaldi, denek herri eta eskualdeko familia bizimodua, lana eta kirolaren inguruko kontakizunen bidez Historia Garaikideko gaiak landuko dituzte. Sarrera librea da. Besteak beste, etzi, "Kakarraldo Rugby Taldea. Mucho más que un club" izenburuko solasdia eskainiko du David Crestelo Butroiko Plazentia museoko arduradunak. Argazkian, 2013ko urrian 130 urte zituen Arruza eta Konpainia enpresaren eskabetxe planta bota zuten.

Egitaraua:

Uztailak 8, asteartea
19:00 Goñi Portal kultur etxea.

- Aurkezpena
- "Gazteluondo errota, Plentziako historiaren lekuko". Josu Larrañaga Arrieta. Eusko Ikaskuntza.
- "Breve reseña de la familia Arruza Arriaga – Casa Grao". Javier G.Borreguero Arrasate. Grao Lan 46, S.L.

Uztailak 9, asteazkena
19:00 Goñi Portal kultur etxea.

- "Protesta laboral de galafates y carpinteros de Ribera de Plentzia: primeras ventajas y posterior castigo, 1790-1814". Gonzalo Duo Benito. Eusko Ikaskuntza.
- "Farmacia-Museo Aramburu. Génesis y futuro de un proyecto". Enrique Aramburu Araluce. Farmacia-Museo Aramburu.
- "Kakarraldo Rugby Taldea. Mucho más que un club". David Crestelo Dominguez. Plasentia de Butron Museoa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun