Ostiralari txapela jartzeko, XXVII. futbito txapelketaren finala jokatuko dute eta Akerbeltz taldearen erromeria egongo da.
Uztailaren 12ko ekitaldi garrantzitsuenetako bat Urgitxieta plazan egingo den herri-bazkaria izango da (txartelak Ugari supermerkatuan, Zutarri edo Irubide tabernetan erosi beharko dira aldez aurretik). Umeek menu berezia izango dute, eta parte-hartzaileek etxetik sardexka eta edalontzia eraman beharko dute. Bazkariaren ondoren animazioa egongo da.
Gauean, jaietako kontzertu entzutetsuenetako bat izango da, Willis Drumond talde ezagunarekin, eta Arma Masiva talde lokalarekin. Jaietako kartel musikala honakoek osatuko dute: Niña Coyote y Chico Tornado, Arcada Social eta New York Ska Jazz.
Kanpaldi familiarra
San Pedro jaietan bezala, Karmen jaietan ere umeek makina bat ekintza izango dituzte eskura: puzgarriak, ludoteka, tailerrak, cart zirkuitua, karaokea, tiragoma txapelketa, bitsa festa, skate tailerra, zezen mekanikoa... Baina aurtengo berri nagusia Kanpaldi familiarra izango da. Uztailaren 15ean 21:00etan egingo da, Iberrota plazan, eta parte-hartzaileek kanpin-denda etxetik ekarri beharko dute. Gauez ipuin kontalaria egongo da.
Jaietan modu aktiboan parte hartu gura dutenek ere hamaika jarduera izango dituzte: playback txapelketa, dantza parte-hartzaileak, marmitako txapelketa, pintxo txapelketa, eta abar.
Sopelako jaiak 2014 (pdf)
Sopelan jaiek ez dute etenik. San Pedro jaien "arrakastaren" ostean, oraingoan Larrabasterrako Karmen jaien txanda helduko da. Uztailaren 11tik 16ra bitartean, Larrabasterran gustu eta adin guztietarako jarduerak egongo dira, baina beste behin ere osagai nagusia auzokideen parte-hartzea izango da, Udalak nabarmendu duenez. "