Uztailaren 22ra arte zabalik egongo da Itzubaltzeta / Romoko Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalen doako erabilpena lortu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea,
Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Deialdiaren helburua Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten eta beren lana udalerrian burutzen duten entitateei laguntzea da, tokiko arduradunek aipatu dutenez, kasu honetan beren jarduera aurrera eramateko lokala uztearen bitartez. Gobelaurre zentroak 463 metro koadroko azalera du eta egoitzetarako tokiak (12), aldi baterako jardueretarako espazioak (tailerrak, prestakuntza-ikastaroak…) eta noizbehinkako jardueretarako (jardunaldiak, bilerak…) ere baditu. Libre dauden egoitzak, aldi baterako jardueretarako espazioak edo noizbehinkako jardueretarako eskatu nahi dituztenek beren eskaera udalerriko HABetan, Gizarte Zerbitzuek Algortako Urgull kalean duten egoitzan, 08:00etatik 14:00etara, edo legeak aurreikusitako tokietan aurkeztu beharko dute. Argazkian, Gobelaurre Boluntariotza Zentroa / © Getxoko Udala.