Mikel Valencia piano-jotzailea izan da aurtengo Vicrila Bekaren irabazlea, Leioako Udalak gaur jakinarazi duenez. Joan den hilean jokatu zen lehiaketa Leioako Udal Musika Eskolan, eta irabazleak 3.000 euroko saria irabazi zuen profesional mailako azken urte bietako tasei dagozkionak. Guztira zazpi musika ikaslek parte hartu zuten sariketan; Edurne Pérez (gitarra), Irati Alonso (pianoa), María González (pianoa), Mikel Cárdemas (biolina), Alicia Maiz (biolina), Lizardi Ceballos (saxofoia) eta Mikel Valencia (pianoa). Urriaren 23an, arratsaldeko 8etan, Kultur Leioan, sariaren banaketa ofiziala egingo dute. Ekitaldi horretan irabazle suertatutako Mikel Valenciak joko du, eta ondoren, Leioako Gazte Orkestraren txanda izango da, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean. Argazkian, Mikel Valencia piano-jotzailea / © Leioako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!