“Harrerako familiei zuen etxean ume hauek hartzea agerian uzten duen konpromiso solidarioa aitortzea eta eskertzea da urtero udaletxean egiten duen harrera-ekitaldi honen helburua. Aldi berean gainontzeko herritarren artean zuen eredua ezagutarazi nahi dut mota honetako ekimen solidariotan getxotarrek parte hartzera animatzeko”. Hitz horiekin ongietorria eman die gaur eguerdian Imanol Landa Getxoko alkateak, beste talde politiko batzuetako ordezkarirekin batera, saharar errefuxiatuen kanpamenduetatik, Errusiatik, Bielorrusiatik eta Ukrainatik heldu diren 26 umeri, udaletxeko batzar aretoan. Horiek udako hilabeteak emango dituzte familia getxoztarrekin. Urtero bezala, ekimenaren helburuak hurrengo hiru dira: osasuna zaintzea, ondo pasatzea eta heldu diren errealitateen berri getxotarren artean zabaltzea. Umeek harrerako familiekin eta bere lagunekin batera hainbat jardueratan ondo pasatzeko aukera edukiko dute uztailean eta abuztuan. Argazkia, umeak udaletxeko bilkura aretoan, tokiko ordezkari politikoekin / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!