Algortako Portu Zaharreko uretan waterpolo partidak jokatuko dituzte larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 9a, 13:42

Getxo Igeriketa Waterpolok eta Sestao Igeriketa Taldeak waterpolo partida batzuk jokatuko dituzte itsasoan larunbat honetan, uztailak 12, Algortako Portu Zaharrean. Erakustaldia 16:00etatik aurrera izango da, udal iturriek jakinarazi dutenez. "Getxoko uretan estreinakoz antolatuko den ekimen honekin, bertako klubak, alde batetik, modalitate hori herritarrei hurbildu nahi die, eta bestetik, kirol horrentzat ez ohikoa den ingurune batean Getxo 2014ko Europako Kirol Hiri izendatu izana ospatu", azaldu dute agintari getxoztarrek. Argazkian, igerilekuan beharrean, itsasoko uretan jokatuko dituzte partidak / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun