Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan (EELZ) eman den "kalitatearen jaitsiera" lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuen uztailaren 1ean Getxoko PPk, CCOO eta ELA sindikatuekin egindako batzarraren bitartez. Marisa Arrue bozeramaile popularrak adierazi duenez, "etxe batzuetan ordu erdi baino ez daukate gizarte langileek erabiltzaileak artatzeko". "Ez da denbora nahikoa", zinegotziaren arabera; aipatu zerbitzuaren bitartez, etxetik kanpo joan behar irten behar izan barik, higiene eta zainketa oinarrizko beharrak ematen baitizkiete horrela behar duten auzokideei. Gehienetan adineko pertsonak. Halaber, Arruek gaineratutakoaren arabera, "Udal Gobernuak lan jardunaldia murriztu egin die Lagunduz taldeko koordinatzaileei, arreta eman beharreko etxebizitzen kopurua handitu egin denean 243tik (2012an) 252ra (2013an)". Gauzak horrela, azalpenak eskatuko ditu Gizarte Zerbitzuen Batzordearen hurrengo bilkuran Getxoko PPk. Besteak beste, etxez etxeko laguntza zerbitzu bat bera ere ordu bateko baino gutxiagoko iraupena ez izatea eskatuko dute. Argazkian, Algortako Urgull kalean, Getxoko Gizarte Zerbitzuen egoitza aurrean eman dute prentsaurrekoa PPko zinegotziek / © Getxoko PP.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!