Errefuxiatuen egoera hizpide izango dute gaur Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 9a, 17:31

"20 urte arnas hartu ezinik" lelopean, gaur iluntzean gaubela egingo dute Itzubaltzeta / Romoko San Jose elizaren aurrean. "Herria dugu arnas" Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren ildo komunikatiboarekin bat eginez, arratsaldeko 21:30etik aurrera "sorterrira itzuli den euskal iheslari politiko" bat solasaldian arituko da bertaratuko diren auzokideekin, zuzeneko lekukotasuna eman ahal izango diela. Aurretik, gaia ilustratzeko bideo-emanaldia izango da. Pasa den martxoan, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak iragarri zuen aurretik idatzitako "bide orria gauzatzen hasi eta gaurtik aurrera etxeratze katean lehen urratsak emanen" zituela. Argazkian, pasa den maiatzaren 30ean, Pili Artze Abascal errefuxiatu leioaztarra herrira bueltatu zen, 26 urte kanpoan eman ostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun