Eredu energetikoaren aldaketari buruz arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 10a, 15:01

Gaur, osteguna, eredu energetikoaren aldaketari buruzko hitzaldia eskainiko du Algortan GoiEner kooperatibak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Eztabaida gune antiautoritarioan (Villamonte plaza, A4). Eguzki Getxo-Uribe Kostak antolatu du solasaldia. GoiEner-en helburua irabazteko asmorik gabeko kooperatiba bilakatzea da zeinean %100ean eredu berriztagarria lortzen lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona biltzen diren. "Ez dugu itxaron behar gobernuek gure ordez egin dezaten arte, guk geuk egin ahal dugu hala nahi badugu. Gutako bakoitzak etxean energia berdea kontsumitzea eskatu ezkero entzun beharko digute", azaldu dute. Halaber, "gutako bakoitzak kopuru txiki bat inbestitzen badu iturri berriztagarrietatik (biogasa, eguzkitikoa, haizebidezkoa, eta abar) sorkuntza proiektuak abian hastea posible da, era independente batean, gure gogoaren menpeko, soilik, beste ezer gehiagoren menpeko izan gabe", gaineratu dutenez. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

"Nahi dugun etorkizunerantz bide egitea ahalbidetzen duen erreminta izan nahi du, eta gainera une honetatik aurrera egiten has gaitezen ere nahi du", dio GoiEner-rk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun