Bihar hasiko dira jaiak Neguri Langilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 10a, 15:27

Neguri Langileko Gernika parkearen babespean, neska-mutil eta sendientzako hamaika jardueraz gozatzeko jaiak hasiko dira ostiral arratsaldean. Neguriko "beharginek" 18:30ean botako dute txupina, ondoren buruhandien atzean lasai eta aurretik, korrika, auzotik jaitsiera egiteko. Horren ostean ere, ez da txikienentzako animaziorik faltako, gaztelu puzgarria, "Txarko eta Txurita zirkuan" antzezlana, aulkien jolasa edo Begira antzerki taldearen berbena direla medio. Larunbatean ere, umeak izango dira protagonistak puzgarria, marrazki lehiaketa, 4x4 futbito txapelketa, tailer ugari eta Juan Kruz Igerabide ipuin kontalaria dela eta. Halere, gurasoek eta gazteek izango dute ere zelan gozatu, batez ere tortilla txapelketaren, kirol ekimenen, diskotekaren eta antzerkiaren bidez. Igandean, gaueko 10etan zapia erre bitartean ere, ugariak izango dira txapelketak eta lehiaketak. Argazkian, buruhandiek bihar astinduko dituzte maskuriak / © Getxoko Kultur Etxea.

Karmen jaiak Neguri Langilen

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun