Uztailak 22, asteartea. Madalena Eguna
12:00 Madalena Amaren omenezko meza nagusia.
13:00 Ertzaintzaren Musika Bandaren kontzertua, Astilleron.
13:30 Koktel lehiaketa, fanfarreak alaituta.
18:00 Eskupilota Labasture frontoian.
20:00 Kantu-jira Plentzia Kantaguneren eskutik, Astillerotik.
22:00 Susko zezena.
23:00 Dantzaldia: Drindots.
Uztailak 31, osteguna. San Inazio
11:00 Haurrentzako jolasak.
13:00 San Inazioren omenezko meza nagusia, Madalena Amaren elizan.
19:00 Euskal dantzak Itxas Eder taldearen eskutik.
19:00 Batel estropada sirgatik tiraka, oinezkoentzako zubian.
21:00 Dantzaldia: Abracadabra.
Larrabasterran eta Neguri Langilen bezala, Karmengo Amaren egunez hainbat ekitaldi izango dira Plentzian. Horrenbestez, hilaren 16an, goizeko 10etan abiatuko dute marmitako lehiaketa eta 13:30ean prest egon beharko dira lapikoak. 19:00etan, berriz, Karmengo Amaren omenezko meza egingo dute eta horren ostean, 20:00etan, ohiko itsas prozesioa. Horrekin lotura, lore eskaintza eta ohorezko aurreskua (21:00) ere izango dira. Egitarauarekin jarraituz, 21:30ean, kontzertua eskainiko du Ana Bejarano abeslariak. Eta 22:00etan, suzko zezena izango da. Hala ere, Karmen Eguna joan eta San Antolin jaiak heldu artean, egongo da zertaz gozatu Plentzian: uztailaren 22ko Madalena Eguna eta uztailaren 31ko San Inazio eguna tartean. Argazkian, Karmengo Amaren egunean itsas-prozesioa egin ohi dute Plentzian / © Plentziako Udala.