Igandean bustiko dira esklerosi anizkoitza duten gaixoen alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 10a, 20:46

Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Fundazioak antolatuta, igande honetan, uztailak 13, egingo dute Busti zaitez kanpainaren 17. edizioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako dozenaka igerileku eta hondartzetan. Ekimenean parte hartzen dutenek metro batzuk igeri egin beharko dute eta, egunaren amaieran, toki guztietan egindakoak batu egingo dira. Uribe Kostan eta Erandion, Ereaga (Algorta), Arrigunaga (Getxo), Gorliz, Plentzia, Arrietara eta Atxabiribil (Sopela) hareatzetan eta Fadura (Algorta), Erandio eta Leioako igeritokietan jarri dituzte hitzorduak. Ekitaldi nagusia Ereagan bertan izango da 12:00etan. Argazkian, Ereagako ekitaldi nagusia orain hiru urte / © Fundacion Vasca Esclerosis Multiple.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun