Sonia Lopez Iturregik jarri dio irudia Algortako San Inazio jaiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 15a, 00:34

Algortako San Inazioetako jai batzordeak apirilaren erdialdean abiatu zuen aurtengo kartel lehiaketa. Lanak aurkezteko epea igarota, jasotako guztietatik hiru aukeratu eta azken erabakia herritarren esku utzi zuten jai batzordekoek. Posta elektronikoz egindako herri bozketaren emaitza oso argia izan da. "Zure saltsan!!", Sonia Lopez Iturregi algortarrak txipiroi txapelketan oinarrituta egindako diseinua, izango da Saninazioei irudia emango diena, jaso dituen 219 botoei esker. Beste bi hautagaiek, "Kolorez beteriko jaiak!!!" eta "Jaietarako prest!", 97 eta 77 boto jaso dituzte, hurrenez hurren. Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra bitartean ospatuko direla aurten Algortako San Inazioak. Argazkian, Sonia Lopez Iturregi, kartela eskuan duela.

Algortako Saninazioetako kartela: "Zure saltsan!!"

3. kartela. Zure saltsan!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun