Jaiegun honek badu bitxikeria bat: haitzek eta baselizak Santa Marina izena badute ere, gurtzen den santua Santa Liberada da. Bere irudia urte osoan dago Urdulizko Andra Mari elizako sakristian gordeta, eta hilaren 20an beren-beregi ateratzen da bertatik, baselizara igotzeko eta meza nagusiaren buru izateko. Diotenez, Santa Liberada, Santa Marina eta beste zazpi ahizpa santu batera jaio ziren, erditze berean, Baionan, II. mendean. Agian horrexegatik, Santa Liberada haurdunen eta erditze onen zaindaritzat hartzen da. Hori dela eta, haurdun dauden emakumeek berari egiten diote otoitz.
Urduliztarren egitaraua:
Uztailak 19, larunbata
09:00 IX. Ehiza laneko txakur lehiaketa, Mentxakabaso zelaian.
12:30-13:00 Tortillen lehiaketarako izen-ematea.
14:00 Tortillen aurkezpena.
16:00 Koadrilen jokoak. Sari berezia koadrila txapeldunarentzat.
17:00 Tortilla lehiaketaren sari banaketa.
Tortilla lehiaketarako oinarriak:
- Sua egiteko egurra eskuragarri egongo da, baina butanoa ere erabili daiteke.
- Hurrengo osagarriak bakarrik erabili daitezke: patatak, arrautzak, olioa eta gatza.
- Bi maila desberdin: 16 urtera arte eta 16 urtetik aurrera.
- Kategoria berezia: tortilla handiena.
Uztailak 20, igandea
11:30 Eliz aurretik Santa Mariñe baselizaraino igoera udal agintariekin batera, txistulariak jai lagun izanda.
12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua.
13:00 Hamaiketakoa fanfarrearekin alaituta.
18:00 Santa Mariñetik Antsonekoa plazaraino jaitsiera, buruhandi eta honako dantza taldeekin: Ikusgarri (Portugalete), Agurra (Algorta), Iratxo Gorria (Urduliz).
20:00 Txokolatada eta erromeria herriko trikiti eta pandero taldeekin.
Sopeloztarren plana:
Uztailak 20, igandea
10:00 Txupina. Udaletxeko plazatik Santa Mariñera kalejira Barinatxe taldeko txistulariekin.
11:00 Meza nagusia Santa Mariñe baselizan.
11:30 Ohorezko aurreskua eta lore eskaintza
Fernando Ansoleagaren omenez.
12:00 Hamaiketakoa trikitixarekin alaitua.
14:00 Herri bazkaria Fernando Ansoleaga parkean.
17:00 Tortilla Lehiaketa.
18:00 Dantzaldia Orots taldearekin.