Gaur arte dago Santiago jaietako bazkarian izena emateko Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 18a, 15:41

Uztailaren 24tik 27ra luzatuko dira aurten Santiago jaiak Gorlizen. Aipatu ostegunean, 19:45ean, pregoia irakurri eta txupina jaurtiko dute Eliz plazan, adin guztietarako dozenaka ekitaldiz beteriko egitarauari hasiera emanez. Hala ere, jaiak ofizialki abiatu aurretik, mahai inguruan elkartu ohi dira Gorlizen. Uztailaren 24an bertan herri bazkaria izango da. 15:00etan, Estratakoetxe parkean. Horretan izena emateko gaur izango du azken eguna nahi duten guztiek. Horretarako, kultur etxera gerturatu beharko dira. 14 urte bitartekoek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik gorakoek bikoitza, 10 euro. Garagardotegi menua egongo da. Udal iturriek ohartarazi dutenez, ez dira epetik kanpo egindako inskripzioak onartuko. Argazkia: Gorlizko Udala.

Santiago jaiak Gorlizen
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun