Sopelako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo, uztailak 18, 12:00etan, adingabeei ekintza lizunak egin zizkielakoan. 45 urteko J.M.C.M. gizonezkoak ez da udalerrian bizi, tokiko iturriek zabaldu dutenez. Azken egunetan, Sopelako hainbat herritarrek salaketak egin dituzte aipatu ekintzez ohartaraziz. Lehenengo salaketa hilaren 15ean izan zen, udal arduradunen arabera. Herenegun, hilak 17, beste hiru salaketa egin ziren, eta bertan gizon batek adingabeei ekintza lizunak egin zizkiela salatzen zen. Sopelako Udaltzaingoak operatibo berezi bat abiatu zuen ustezko erasotzailea atxilotzeko asmoz. Adingabe batzuek identifikatu ostean (udaltzaingoaren laguntzaz), gizona atxilotu zuten eta epaileen esku dago. Atxilotuak egotzitakoak onartu ditu eta antzeko ekintzengatik aurrekariak ditu, Sopelako Udalak adierazi duenez.