Alex Angulo aktore erandioztarra hil da auto istripuz Errioxan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 21a, 11:21

Alex Angulo 61 urteko aktorea hil egin zen atzo, igandea, auto istripu batean, Fuenmayorren (Errioxa), besteak beste, Kulturklik Euskal Kulturaren Gune Elkarreragileak zabaldu duenez. Espainiako Gobernuak Errioxan duen Errioxako Gobernu ordezkariak ohar bidez jakinarazi zuenez, istripua 17:30 inguruan gertatu zen Errioxako Fuenmayor herrian, Logroñotik Zaragozarako bidean. Aktoreak gidatzen zuen autoa bidetik atera zen eta, sortzez Erandiokoa, tokian bertan hil zen. Ezbeharraren tokira bertaratu ziren Larrialdi Zerbitzuetako langileek ezin izan zuten euskal aktorean heriotza baieztatu baino egin. Anguloren gorpua Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman zuten. Argazkian, Álex Angulo ezkerrean, Koldo Serra zuzendari eta gidoigile getxoztarrarekin, azken honek "Freak Monster" kamiseta sorta aurkeztu zuenean 2007ko azaroan / cc-by-nc-nd Iker Merodio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun