Alex Angulo aktore erandioztarra adiskide, senide eta arte eszenikoen lankideen omenaldia jasoko du asteazken honetan, uztailaren 23an, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasiko da, ordu bateko inguruko iraupena izango duela, Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Ekitaldia publikoari irekita egongo da eta "xumea izango da, berari gustuko litzaiokeen bezala", antolatzaileen arabera. Erandion jaiotako aktorea
igande arratsaldean hil zen, Errioxako Fuenmayor herri inguruan, filmatzen ari zen "Bendita calamidad" pelikulara zihoala auto istripua izan ondoren. Angulo gaur erraustuko zuten Logroñon,
Eitb.com-en arabera. Campos Eliseos antzoki arduradunek jakinarazi dutenez, asteazkeneko omenaldia Ramon Barea aktore bilbotarrak gidatuko du, eta irekita egongo da adiskideek eta nahi duen orok zendutako aktorearen omenezko hitzak adieraz ditzaten. Argazkian, Alex Angulo hainbat lagunez inguraturik Getxoko Cinegourland jaialdiaren hirugarren edizioan, Areetako San Joseren jauregian / cc-by-nc-sa Mikel Agirregabiria.