Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean (astelehena), maiatzean Algortako etxebizitza batean indarra erabiliz egindako lapurretarekin lotura duelakoan. Atxilotuari egozten zaizkion gertakariak maiatzaren 22an jazo ziren, Algortan dagoen etxebizitza batean. Eusko Jaurlaritzaren
Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, jabeak egun horretan etxera itzuli zirenean barrualdea erabat nahastuta zegoela ikusi zuten, eta aldi berean, egiaztatu zuten bitxiak eta dirua lapurtu zizkietela. Lehenbailehen eman zioten gertakariaren berri Ertzaintzari. Agenteak bertaratu egin ziren etxea ikuskatzeko eta zegokion ikerketa abiarazteko. Horri esker, Ertzaintzak dioenez, 44 urteko gizonezko bat identifikatu ahal izan zuten eta lapurreta horren ustezko egile izatea egotzi zioten. Atxilotuak hainbat aurrekari ditu. Susmagarria atzo arratsaldean (astelehena) aurkitu zuten. Berehala atxilotu zuten, indarrez lapurreta egin izana egotzita.