Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuei dagokienez, guztira 7 eta 13 urte bitarteko 4.478 eskola-umek parte hartu dute uztailaren 1a eta abuztuaren 14a bitartean, biak barne. Hizkuntza-ereduka, kanpaina honetarako 4.478 plaza eskaini dira guztira, eta horietatik 3.686 euskaraz dira eta 792 elebidunak.
Zenbatean?
"Udalekuak programaren helburu nagusia haur eta gazte euskaldunek mota horretako taldeko jolas-jardueretan parte hartzea dela kontuan hartuta, Aldundiek beren gain hartzen dute plaza bakoitzaren kostu errealaren parte bat", azaldu dute Aldunditik. Hori dela eta, ondorengoak dira aurten ezarritako kuotak: zazpi eguneko txandetarako: 118 euro eta hamar eguneko txandetarako: 172 euro.
Prezio horien barnean mantenu osoko egonaldi batean berezkoak diren zerbitzuak sartzen dira, hau da, ostatua, gosaria, bazkaria, askaria eta afaria, dinamizazio zerbitzu bat, Istripuetarako eta erantzukizun zibileko asegurua, eta joan-etorriko garraioa jatorriko lekutik.
Familia ugarientzako hobariak eta gizarte larrialdietarako laguntzak
Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzen dituzten familietako haur eta gazteek eta familia ugarietakoak direnek hobaria dute kuotan (Bizkaian, DBE jasotzen dutenek %85 eta familia ugariek %30).
Hezkuntza-premia berezia duten pertsonek ere (desgaitasun fisiko, psikiko, sentsorial edo soziala) denbora libreko jardueretan parte hartzeko, Foru Aldundiek plazen %5 gorde dute kolektibo horrentzat.
Integrazio-prozesuaren behar bezalako garapena bermatzeko, Aldundiek kolektibo horiei aisian eta denbora librean arreta eskaintzen dieten elkarte espezifikoen kolaborazioa dute.