Larunbatean jokatuko dute Sopelako lasterketa nudista

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 23a, 21:08

Sopelako lasterketa nudista ezagunaren aurtengo edizioa larunbat honetan, uztailak 26, jokatuko dute, 11:00etan Barinatxe hondartzan. Proba Barinatxe Kirol Taldeak antolatzen du, Sopelako Udalaren babesarekin. Lasterketaren ibilbidea harea gogorrean egiten da eta 5 kilometrokoa da (erdia umeen kasuan), itsasbehera dagoenean eta bost kategoriatan banatuta. Gainera, aurreko urteko probaren arrakasta ikusita, bigarren urtez luzera-jauzien bigarren txapelketa egongo da, antolatzaileek aurreratu dutenez. Bestalde, lehen aldiz argazki-lehiaketa izango da. "XV. edizioa beteko da aurten, eta lasterketa nudista Estatu osoan erreferente bihurtu da. Patxi Ros kirolzale eta naturista izan zen proba honen sortzaile eta bultzatzailea, Sopelako Udalaren laguntzarekin", adierazi dute tokiko agintariek. Argazkian, Patxi Ros sortzailea, Timanfaya Cueto (Punto@Punto Comunicaciones) eta Alain Goldaraz Kirol zinegotzia / © Sopelako Udala.

Egitaraua:

10:00 Izen-ematea eta hedabideei harrera.
11:00 Lasterketa.
11:30 Jauziak.
13:30 Sari banaketa.
Informazioa eta izen-emateak: www.kirolprobak.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun