Algortako Fadurazo kalea hiru astez itxiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 24a, 13:06

Algortako Fadurazo kalean dagoen hodi biltzailean egiten ari diren berritze-lanak direla eta, datorren astelehenetik, uztailaren 28tik aurrera eta, gutxi gorabehera, hiru astean zehar, aipatu kaleko zati bat etengo da zirkulaziorako, eta aparkalekuak ezabatuko dira Aldapa kalearen eta Aldapa kale txikiaren artean, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Oilarretxe kalearen 8. zenbakian dagoen garajera sartzea Aldapa kaletik egingo da edo, nolanahi ere, lanak egiten diren bitartean ezarriko diren argibideen arabera. Udalak barkamena eskatu du lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian herri-lan batzuen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun