Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Europako Espazio Agentziarekin lankidetzan, zenbait tailer eman ditu Getxo Kirolak udal erakunde autonomoan, udako kirol-ikastaroetara doazen neska-mutilei sektore aeroespaziala ezagutzera emateko. Aeroespazio Eskola elkarteak, Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegietan antolatu dituen jolas-ikasgeletan, 7 eta 10 urte bitarteko 200 ikasleei oinarrizko kontzeptuak erakutsi dizkie: hegazkinen hegaldia, sateliteen funtzionamendua, grabitatearen indarra, grabitaterik eza eta nabigazio espaziala zer diren ulertzen laguntzeko. Helburu horretarako, Europako Espazio Agentziak lantzen duen materiala erabili dute. Zaloa Campillo Aeroespazio Eskolako arduradunak esan du “harrituta dagoela neska-mutilek erronken aurrean izugarrizko kuriositatea erakutsi dutelako eta oso ondo erantzun dutelako”. “Ziur nago ekimen hauekin bokazio berriak sustatzen ditugula hain ezaguna ez den sektore batean”, amaitu du esanez. Argazkian, hainbat eskola-ume ikastaroetan / © Getxoko Udala.