Lehenengo kontzertua irailaren 25ean izango da, osteguna, Long boards rock taldearen eskutik. Kontzertua “Surf Plaza” ekimenaren barruan ospatuko da, eta kontzertuaren ostean hainbat DJ izango dira, surfaren historiarekin harremana duen musika jartzen.
Ostiral eta larunbatean kontzertu nagusiak egingo dira. Irailaren 26an honako taldeek joko dute: Yellog Big Machine, Zea Mays eta Belako. Larunbatean, bere aldetik, Smile, Los Coronas, Amparo Sanchez (Amparanoia) eta Clarisse. Igandean, azkenik, Gibelurdinek taldea izango da, bertso-saio oso berezi baten ostean.