Laura Mintegik legebiltzarkide kargua utziko du irailean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko uzt. 24a, 14:39

Laura Mintegi Lakarra Lizarran jaio eta Algortan lekututako idazle, irakasle eta kazetaria Eusko Legebiltzarrean betetzen ari zen EH Bilduren bozeramaile kargua lagako duela iragarri du koalizio soberanistak, ohar bidez. Algortartutako lizarrarrak irailean utziko omen du aulkia, arrazoi pertsonalengatik. Erabakiaren berri eman ondoren, EH Bilduk karguan izandako "konpromisoa, ardura, profesionalitatea eta egindako ekarpena" eskertu ditu. "Gurekin jarraituko du, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan bere ekarpena eginez unibertsitatearen, kulturaren eta euskararen esparrutik", azaldu du koalizioak. Argazkian, Laura Mintegi Algortako Getxo I institutuan bozkatzen, 2012ko urriaren 21eko Eusko Legebiltzarreko hauteskunde egunean, EH Bilduren lehendakarigaia zela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun