Uztailaren 31n, zirkuituaren ibilbidean egonik, txirrindularientzako arriskua ekar dezaketen ibilgailuak alboratu edo kendu egingo dituzte.
06:00etan zirkulaziorako itxita geratuko da Arriluzeko Moila, baimendutako ibilgailuendako izan ezik. 08:00etatik aurrera, ibilgailuen trafikoa galarazita egongo da Alango kalean, Foruen kalea eta Martikoena artean, Antolakuntzako eta talde parte-hartzaileen ibilgailuek galtzada erdian aparka dezaten. 09:00etatik aurrera, lasterketaren norabidean bakarrik baimenduko zaie pasatzen ibilgailuei. Iturgitxi Estratan, behin-behinekoz aldatuko dira hainbat seinaleztapen eta Fadura eta Autobiako Zubiaren artean, aldi baterako seinaleztapenak jarriko dira. Tarte hori izango da Faduratik aurrera Makaleta Etorbidean, lasterketaren aurkako norabidean, zirkulatu ezin duten ibilgailuendako bide alternatiboa.
Villamonte plazaren eta Bolue kalearen arteko zatia ere trafikorako itxita egongo da. Bolue kaletik Algortara ere ezin izango da igo. Ibilgailuak Arene kaletik desbideratuko dituzte, Makaleta Etorbideranzko bide alternatibo gisa. Etorbide horretan, bidegorriaren kontra dagoen erreia erabili ahal izango da trafikoa aparkalekura eta Estratara desbideratzeko.
Lasterketa lau orduz
Txirrindulari lasterketa 09:30ean hasiko da. 13:30 aldera, lasterketa amaitzea espero den orduan, Foruen kalerako sarbidea itxita egongo da Helmugako atea guztiz desmuntatu arte.
Getxoko Udalak arren eskatu du herritarren kolaborazioa, segurtasun neurri hauen ezarpena ahalbidetzeko. Herritarren kolaborazioarekin, sor daitezkeen eragozpenak murriztuko dira; Udalak barkamena eskatu du eragozpen horiengatik.
Zirkuituak eragina izango duen kaleak eta autobusaren ibilbidearen aldaketak: www.puntagalea.com.